XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Mutikoak esaten du: - Hauxe eta hauxe egin didate eta ihes egin dut.

Amak orduan esaten du: - Ondo egin duk (duzu).

Mutikoa pozik eta lasai geratzen da.

Soloa Txikik orain esaten du: - Holako amak ez ziren denak orduan.

ALABAREKIN ARAMAIORA Kristobal Abadiñotik Aramaiora doa, bere alabarekin.

Neskame etxe bat topatu nahi dute.

Etxe batetan, sukaldea bete-beterik ikusten dute: lukainkak, urdaiazpikoak, solomoak etab.

Alabak esaten du: - Aita! Hauxe da etxe ona.

Kristobalek esaten du: - Egon, gehiago ikusi behar da.

Beste etxe batetan sukaldea hutsik dago.

Kristobalek galdetzen du: - Neskarik behar al duzue? Etxekoek erantzun dute: - Ba, agian... Kristobalek orduan: - Hor beheko etxean sukaldea beterik dago.

Etxekoandreak esaten du: -Bai hemen ere lehen, baina denak jan ditugu.

Orduan Kristobalek alabari esaten dio: -Hauxe dun (da) etxe ona.